2010/03/17

Burgoserako irteera, Batxilergoa 2. maila

2.Batxilerreko Geografia eta Artearen irakasleok bidaia bat prestatu dugu Burgosera, apirilaren 19rako (astelehena). Bidaiaren egitaraua honako hau da:

Burgos - Web ofiziala

  • 9:15: Bilbotik irten.
  • 11:00-12:00: Cartuja de Miraflores- (Arte)  bisitatu, Burgosen.
  • 12:30-13:30: Ibilbide historikoa hiritik: San Nicolás eliza, Capitanía, Casa del Cordón…
  • 13:30-15:30: bazkaltzeko aldia.
  • 15:30-16-45: Katedrala bisitatu.
  • 17:00. Burgosetik irten.
  • 18:45: Bilbora heldu.
Joan eta etortzeko bidaietan zeharkatutako espazioen alde geografikoak aztertzeko ere aprobetxatuko dugu.
Bidaiaren prezioa: 13 euro IGEko kideentzat eta 16 euro gainontzekoentzat. Bere barne dago autobusaren prezioa eta Katedralerako sarrera, kontuan harturik Ikastetxeak emandako diru-laguntza ere.
Ikasgai bien berezko jarduera denez, esan behar da etorrera derrigorrezkoa dela ikasle guztientzat.