2010/04/20

Burgoserako irteera

Atzo, maiatzaren 19a, Batxilergoko 2. mailako Artearen Historia eta Geografia ikasleekin Burgosera joan ginen. Helburuak inguruak eta artearen eraikin batzuk aztertzea izan ziren. Lehen geltokia “Cartuja de Miraflores” izan zen, oso eraikin aberatsa eta esanguratsua Errege Katolikoen denboran eginda. Burgosen autobusak ibai (Arlanzón) ondoan utzi gintuen eta handik alde zaharrera sartu ginen Santa Maria atetik. Behin alde zaharraren barruan, Katedrala ikusi genuen eta kanpo aldetik aztertu genuen, gero Fernan Gonzalez kaletik alde zaharra inguratu genuen eta San Esteban eliza, Casa del Cordón, eta "Capitania" ikusi genuen. Eguerdian, 13,15etik  15,35era Espolon inguruan bazkaldu genuen. Arratsaldean Katedralaren barrualdea ikusi genuen, eraikin bera, kaperak, erretaulak, margoak, eskulturak, beirateak, izugarrizko edukiak.  Katedrala gotikoa da baina eraikinaren osagai batzuk eta beste artelan asko Errenazimentu  eta Barrokoarenak dira. Azkenean, 17,30etan autobusa hartu eta Bilbora. Irteera artistikoak egiten dugunean eduki asko ikusten ditugu, orain, lasai, errepasatu eta aztertuko dugu.
Ikasleen Argazkiak